XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Yurreta Aspaldian makal xamar ibilli naz ta orregaitik eztot idatzi, baña gaur otu yat izpar bat edo bi bidaltzia.

Jaupari barrija.- Lotazilla 27'an esan eban lenengoz Jaupea Deun Mikel txadon nagusijan geure lagun eta aizkide dan Zarate'tar Pillipa'k. Notin asko bildu zan.

Izkaldija egin eban bere anaya Domeka'k, esanaz maitetu biar doguzala Jaungoikua, Euzkel-erria ta euzkerea.

Danak ezeben pozik entzun, ba jaupa-ostian eskumunera etziran juan zinegotzi edo kontzekalak.

¿Zegaitik? Euzkel-errija goratu ebalako. Ia, ta eurak euzkeldunak ixan.

Euzkel-ixena.- Igaro dan astian ugutzau eben ume bat, Arruabarrena'tar Pillipa'ren eta Ibarra'tar Miren'en alabatxo jayoparrija Lore Begoña ixenak ipiñirik.

Aitama bitxijak ixan ziran Ibarra'tar Paul ta beronen arreba Pulgentze. Zorijonak asko.

Jaya .- Illa onen 20'an, Bakiza auzuneko zaindarija dan Deun Sebasten egunian, jaupa ixan zan 9'-etan, notin asko erdu zala; eguraldi txarra zan baño orregaitik umore ona eguan.

Urrengo igandian be esan zan jaupea.

Egun bijetan esan ebazan Zarate'tar Pillipa'k.

Erromeririk etzan ixan. ¿Zergaitik uste dozube? Alkatiaren txilibitukerijakaitik berau dabil ba auzune guztijetako jayak galdu eziñik.

Lege zar zalia eztau ixan biar beronek eta. MAUMA. Urtarrilla 29.